KEINUAK, ZURE PLANAK
GAUZATZEKO GUNEA!
Zuk egindako plana aurrera eramateko, guk lokala eskainiko, VItoria-Gasteizko erdigunean, erosotasun guztiekin
HIRU ARETO
ERABAT HORNITUAK
55m2, 110m2 eta 160m2ko areto handiak. Zein aukeratuko zenuke?
ONLINE ERRESERBA
HAUR, ENPRESA ETA HELDUENTZAT
WI-FI, OFFICE SUKALDEA, SMART TB, JOLASAK, LASAITASUN GUNE, WII…
KEINUAK,ZURE
PLANAK GAUZATZEKO GUNEA!
HIRU ARETO
ERABAT HORNITUAK
ONLINE ERRESERBA
HAUR, ENPRESA ETA HELDUENTZAT

Jai eta ekitaldietarako erreserbatu zure lokala hiru urratsetan!

Aretoa aukeratu eta data zehaztu

Utzi zure datuak eta online bidezko aurre-erreserba izango duzu

Transferentzia edo Bizum bidezko ordainketa

Keinuak Aretoak

Haurrentzat

Urtebetetze ospakizunetarako areto bila bazabiltza, leku ezin hobean zaude. Haurren gozamenerako areto erabat hornituak: boladun gazteluak, futbolina, saskibaloiko saskiak, air hockeya, sorkuntza gunea… Zenbat zarete? Gela Berdea edo Gorria aukeratu.

Taldeentzat

Taldeko bazkari, familia ospakizun edo ezkondu aurreko agurrerako. Helduentzat ere joko handia ematen du Keinuak guneak! Poker mahaia. bilarra, dardo elektronikoak, ping-pong magia, lasaitasun gunea smart telebistarekin… Ospakizun eta ekitaldietarako bereziki prestatutako lokal batean elkartzeko edozein aitzakia da ona.

Enpresentzat

Bilera, ikastaro edo tailerrak egiteko aretoa behar? Keinuak guneak erraztasunak eskaintzen dizkizu, edozein izanda ere pertsona kopurua, ordutegi beharra… Eskolak eman nahi dituzu baina ez duzu lokalik? Mahai-ingurua burutu nahi duzu agian, edo tailer bat. Behar duzun denbora tartean (astero, hilero, puntualki…) gure edozein areto alokatzeko aukera
eskaintzen dizu Keinuak-ek. Behar duzun edukierarekin bat datozen lokal erosoak eta azken teknologiak.

COVID-19 Protokoloa

Zure kezka bakarra gozatzea izan dadin higiene eta segurtasun neurri guztiak bermatuta

Taldeko ospakizunak antolatzeko Keinuak da aukera seguruena. Segurtasun distantziak mantentzeko moduko areto handiak dituzu zure eskura. Gel hidroalkoholikoez gain, aretoak hutsik daudenean Ozono makina batek desinfektuatuko ditu. Beharrezko higiene eta segurtasun neurri guztiak betetzen ditugu, ospakizunetarako egokitutako Gasteizko lokalaz eta lagunarte onaz gozatzea izan dadin zure betebehar bakarra!

Erabat hornitutako aretoak

KEINUAK-en berezitasuna, bere hornikuntza da.

Haur eta helduentzat entretenimendu eta gozamena. Gure areto guztiek Office sukalde, Wi-Fi, betiko jolas eta ikusentzuneko teknologia berriena dute eskura. Aulkiak, mahaiak, tronak… eta zerbait gehiago behar izanez gero, galdeiguzu! 50 pertsona arteko ekitaldia egin dezakezu argi naturala eta areto bakoitzerako sarrera bat duten gunean. Pantaila handidun proiektorea eskatzeko aukera.

Planen bat ba al duzu? Geuk jarriko dugu lokala!

Edonolako ekitaldietarako areto handi eta erabilera anitzekoak

Gamer bilera bat antolatu nahi al duzu? Edo zure erakundeko hitzaldi edo tailerrak? Start-up bat, PYME bat edo hirugarren sektore sozialetik … etorria izanik ere KEINUAK -en zure tokia aurki dezakezu. Ezkon aurreko festa edo taldeko bazkari bat egin nahi baduzu gune handi eta eroso batean, zure beharra asetuko dugu. Erabilera bakarreko eta biodegragarriak diren sukaldeko tresnak ere baditugu!