Taldeko bazkaria, familia ospakizuna edo ezkon aurreko ospakizuna, edozein aitzakia da egokia elkartu eta festa bat egiteko. Malgutasuna, intimitate eta toki handia behar badituzu, KEINUAK aukera ezin hobea da.

Guk lokala jarriko dugu eta zuk festa. Gure aretoak ekitaldi desberdinak burutzeko hornituak daude. Janaria nola ekarriko duzun antola dezakezu, edo nola apaindu aretoa… Ikuskizun bat ere egin daiteke bertan!

Erreserbatu nahi duzun ordu kopurua aukeratu, eguna hautatu egutegian eta erabilgarritasuna ikusi. Erreserba baieztatua badago, zure ekitaldia antolatzeko garaia heldu da!

Zer nolako ekitaldia da buruan darabilzuna?

– Gamer bilerak eta juntadizoak: zaletasun berdinak dituzue? Hobeto elkarrekin. Hainbeste gustatzen zaizuen hori elkarrekin egiten gozatu, behar dituzuen erosotasun guztiekin. Areto handia eta alde zaharretik gertu dagoena topatzea bada zure nahia, hauxe da leku egokia.

– Ikastaroak, tailerrak eta kolektiboen eta Hirugarren Sektore Sozialen mahai inguruak. Data zehatz bati buruz hitz egin nahi duen kolektiboa bazara, KEINUAK-en 3 areto
dituzu eskuragarri. Ondoren, zure beharretara egokitzeko aukera izango duzu. Etxean bezala sentituko zara!

– Ezkon aurreko ospakizuna. Diskotekako argi eta musika erabiliz, antolatu zure afaria… Probak, dekorazio eta jolasak. Dena zure gustura eta zeure erritmora!

– Taldeko bazkariak, areto handi eta erosoan. Familia eta lagunekin elkartzeko inoiz baino behar gehiago dugun garai honetan, aukera ezin hobea eskaintzen du
KEINUAK-ek. Behar duzun guztia dugu, erabilera bakarreko eta biodegragarriak diren sukaldeko tresnak ere bai!

– Ospakizun bereziak: ezkontza, jaunartzea, urtebetezera, lakinde baten agurra… Edozein aitzakia da egokia giro onean lagun edo senideekin egoteko. Zu eta zure
gonbidatuak bakarrik. Behar duzun guztian aholkatuko zaitugu eta kanpoko kateringa ekartzeko aukera izango duzu, kosturik gabe

Erabateko intimitatea eskainiko dizun gune pribatu bila bazabiltza, KEINUAK da behar duzuna.