Urtebetetze ospakizunerako lokal baten bila bazabiltza, leku ezin hobea da KEINUAK.
Haurren gozamenerako erabat hornitutako aretoak. Zenbat partaide izango dira
ospakizunean? Aukera ezazu Areto HORIA, Gorria edo berdea

 

 

Jolasak: futbolina, saskibaloi saskia, Wii-a, dardoak, karaokea, ohe elastikoa edo boladun gaztelua. Guzti hauek, urtebetzeak ospatzeko aretoetan ditugunen adierazle besterik ez dira.

Gela Horia 20 pertsonentzat egokitua dago, gela Berdeak 100 m2 ditu eta 30 pertsona arteko edukiera du. Eta gelarik handiena Gorria da, banakako sarrerarekin eta 50 pertsonentzako edukierarekin.

Eta zergatik ez haur eta helduek eremua elkarbanatu? Areto barruan, eremu desbderdinak sor ditzakezue.

Gogorarazten dizugu areto guztiek honako hauek dituztela:

  • Office sukaldean hozkailua, izozkailua, mikrouhinak, harraska, kafe-makina, krispeta makina eta ur beroa.
  • Bainu egokitua, haurtxoentzako aldalekua, botikina, ile-lehorgailua eta bainu-gela.
  • Wifi eta smart TV konexioa.
  • Eta, nahi baduzu, erabilera bakarreko sukaldeko tresna biodegradagarriak (platerak, edalontziak eta mahai-tresnak) emango dizkizugu. Buruhauste bat gutxiago izan dezazun  eta, bide batez, aukera jasangarria.

Eta zer nolako urtebetetze ospakizuna egin nahi duzu?

Baby urtebetetzea: erakargarrienak boladun gaztelua eta ohe elastikoak dira. Abentura zirraragarria biziko du zure txikiak, gazteluko txoko desberdinetan zehar,
segurtasun osoz. Adin guztietara egokitutako jolasak, arbela eta sorkuntza gunea ere baditugu. Beraz, badakizu, antolatu zure festa nahi duzun moduan!

Teen urtebetetzea: txikiak hazten doazen heinean, beraien beharretara egokitutako aretoa nahiko dute. Nerabeentzat jolas aproposak ditugu: Wii, Smart TB, diskotekako argiak eta karaokea. Billarrean, futbolinean, saskibaloian eta dardotan aritzeko aukera ere izango dute. Arratsalde dibertigarri bat igarotzeko ideia ugari gauzatu daitezke KEINUAK-en!

Urtebetetze tematiko bat baldin bada buruan duzuna, galdeiguzu, erraztasun ugari izango dituzu eta: Mini chef tailerrak, eskulanak edo altxorraren bila.