Lan egiteko moduak eraldatzen ari diren garaia da hau. Telelana ez da soilik gutxi batzuen beharra. Denak bezala, abantailak eta desabantailak ditu. Pantailen bidez , jendez
inguratuta etxetik egin daiteke lan; baina noizbehinka, aurrez-aurreko bilera bat beharrezkoa da.

Etxeko bulegoa osatzeko leku ezin hobea dira KEINUAK-eko bilera aretoak. Bezero batekin bilera bat egin behar duzu eta ez daukazu leku egokirik? Bilera, ikastaro eta proposamen desberdinetarako aretoen alokairua eskaintzen dizugu, orduka, Gasteizko erdialdean.

Topaketa profesional bakoitzerako KEINUAK areto bat aurki dezazun nahi dugu. Izan ere, gure aretoak balioaniztunak dira, mugarik ez dutenak. Etxean zaudela senti dezazun adi
egongo gara uneoro.

Bilera gela bat alokatzerakoan, zein izan daiteke beharrezko hornikuntza?

Buruan darabilzun enpresa ekitaldirako areto txikia, ertaina edo handia gomendatuko dizugu. Arbela, soinu ekipoa, pantaila handidun proiektorea… izango dituzu eskura; finean, behar duzun guztia izango duzu eskura. Eta noski, deskonektatuko ez den Wifia ere bai!

KEINUAK-en burutu ditzakegun ekintzen inguruko ideiak:

 

  1. Tailerrak eta ikastaroak: mindfulness saioak egitetik, sukaldaritza ikastaroak egiterainoko lekua. KOntaiguzu zer egin nahi duzun eta aretoa zure beharretara egokituko dugu.
  2. Bilerak egiteko Aretoen alokairua, orduka: akordio bat ixteko lekua? taldeko bilera bat? langile aukeraketa bat? Etorri KEINUAK-era!
  3. Hirugarren Sektoreko topaketak: kolektibo eta talde desberdinetako jardunaldiak, hitzaldiak, ponentziak, asanbladak… HIriaren erdigunean behar duzun ekua!
  4. Kasting-ak
  5. Mini kongresuak: KEINUAK-eko areto handiak 50 lagunentzat du lekua. Esaiguzu zer darabilzun buruan eta formula egokia topatuko dugu.

Gasteizen bilera eta ikastaroak egiteko espazio pribatuen bila bazabiltza, KEINUAK da aukera hoberena. Printzipioz, ez ditugu buruan traje eta gorbatadun enpresak. Modu lasaian aritzea zorrotz lan egitearekin eta gure proiektuekin asmo handikoak izatearekin bat datorrelako. Izan ere, zure proiektuak gureak dira.