Edonork izan ditzakeen nahiei erantzuteko, neurri eta behar desberdineko ekitaldiak aurrera eramateko 3 areto ditu KEINUAK-ek. Edonolako ekitaldietara egokitu ditzakegu gure aretoak: haurren urtebetetze, familia bilkura eta helduen ospakizunez gain, tailer, eskola edota enpresa bilerak.
Hauta ezazu zure beharreta egokitutako aretoa!

Gela Gorria
160m2
Gela Berdea
110m2
Gela Horia
55m2

IRISGARRITASUNA ETA SEGURTASUNA: KEINUAK-eko espazio guztiak irisgarriak dira. Aretoek ke irteera, aireztatze sistema eta berogailuak dituzte, bai eta suteen aurkako eta
hustuketa plana ere, besteak beste. Guztion segurtasuna bermatzeko beharrezko neurri guztiak ditu KEINUAK-ek. Debekatuta dago erretzea. Ez dira animaliak onartzen.
Higienea eta garbiketa oinarrizkoak diren garaia dela badakigu eta horregatik, gure bezeroen segurtasuna bermatzea da KEINUAK-en lehentasuna. Hori dela eta, gel
hidroalkoholikoak izango dira eskuragarri areto guztietan.
KOKAPENA: lorategiz inguratutako gunean daude gure aretoak, Gasteizko alde zaharretik 3 minutu eskasera, oinez. Inguruan, taberna eta mota guztietatko saltokiak (merkatuak,
jatetxea, botika…) daude, azken uneko beharrak asebetetzeko.
HORNIKUNTZA: alokagai dauden areto guztiak erabat hornituta daude
Areto bakoitzak office sukaldea dauka: hozkailua, izozkailua, mikrouhin labea, arraska, kafetera, krispetak egiteko makina eta ur beroa. Bertan janaria prestatzea edo camping-gasa
erabiltzea debekatuta dagoenez, etxetik ekar dezakezue janaria eta edaria edo kanpoko katering zerbitzu bat kontrata dezakezue. Laguntza behar izanez gero, dei iezaiguzue!
Gure komunak ere erabat hornituak daude: umeen aldalekua, botikina eta ile lehorgailua.
KEINUAK ingurugiroarekin konprometitua dago. Hori dela eta, zaborra bereizi eta
birziklatzeko baldeak ditugu eta nahi izanez gero, erabilera bakarreko eta biodegradagarria den sukaldeko materiala dugu (platerak, edalontziak eta mahai-tresnak). Buruhauste bat gutxiaga eta era berean, aukera jasangarria. Galdeiguzu!